Arratsaldean Atxondotik abiatuko den bilaketan adituak ibiliko dira eguenetik desagertuta dagoen Juan Alvarezen bila. Maria Ubarretxena alkateak, goizean egin duten koordinazio bilera bukatu ostean, adierazi du eskertzekoa dela asteburuan boluntarioek eman duten erantzuna, baina ikusi dela gunea "arriskutsua" dela eta profesionalak behar direla bilaketarekin jarraitzeko.
Horregatik, Arrasateko Besaide Mendizale Elkartekoak joango dira arratsaldeko bilaketara, eta deia luzatu diete baita ere Atxondoko, Elorrioko eta Durangoko mendizale elkartetakoei.
Bilaketa, hiru gunetan
Gaur 15:00etan abiatuko da arratsaldeko bilaketa. Hiru gunetan ibiliko dira: Besaideko gunean, Atxondokoan eta Erdi Aroko galtzadan, hau da, Atxondotik Zabalandira joateko bidean.