Hiru taldetan banatuta ari dira Juan Alvarez bilatzen

Imanol Gallego 2017ko urr. 15a, 13:17
Anbosten hasi dituzte Juan Alvarez aurkitzeko lanak.

Gaur, domeka, 7:30ean ekin diote Juan Alvarez bilatzeko lanei. Iturripetik 250 bat pertsona abiatu dira mendira, eta hiru talde osatu dituzte. Anbotoste da bilaketa gune nagusia, baina taldeok Tellamendi eta Kobate inguruetan ere badabiltza.  

Lurreko miaketa taldeez gain, DYAk jakinarazi duenez, Ertzaintzaren helikopteroa ere ari da bilaketa lanetan laguntzen.

Momentuz ez dute Juan Alvarez aurkitu, baina goizean baieztatu dutenez, Arrasatetik Aramaiora bidean dagoen Parraia baserriaren inguruan agertu da haren bizikleta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak