Euskalduna naiz eta zu? izan da euskal umorearen azken protagonista, batez ere sare sozialetan izan duen eraginagatik eta honek bideratu duen prozesu judizialagatik, baina badira beste hainbat erreferente ere: Vaya Semanita, La Codorniz, El Papus eta Txomin del Regato, adibidez. Hauen inguruan aritu da hizketan Uxoa Anduaga, eta baita nola plazaratzen diren umorearen bitartez diskurtso politikoez ere. "Euskaldunok gure buruari barre egiteko orduan konplexuak" ditugula ere badio, eta baita sare sozialetan "hasiera batean uste genuen besteko askatasunik" ez dela.