Telebista

EKT

 

Euskal Kultur Transmisioa aditu titulua eskaintzen du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak. Diziplina anitzeko kulturgileek ikastaroan eskainitakoak batu eta saio bihurtuta eskaintzen du Goienak.

Egilea: Goiena
32 atal ikusteko
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluak eman duena, laburtuta
2021/07/19

Mondragon Unibertsitateak Huhezi fakultatean eskaintzen duen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondotik hainbat sortzaile, kulturgile eta aditu pasa dira ikasturtean zehar. Bada, horien iritziak saio batean bildu dira.

Nora doa euskal kultura?
2021/07/12

Asisko Urmenetaren, Jon Garañoren, Anjel Valdesen, Lutxo Egiaren, Patxi Juaristiren, Rikardo Arregiren, Pello Eltzabururen eta Oskar Alegriaren erantzunak. Galdera berdinari erantzun diote: nora doa euskal kultura? Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoan izan dira zortziak.

EKTko ikasleen irteerak Arantzazura eta Iruñera
2021/07/09

Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen Euskal Kulturgintzaren Transmisioan aditu tituluko ikasleek irteerak egin dituzte ikasturtean zehar. Arantzazun eta Iruñean Jose Angel Irigaray eta Kike Diez de Ulzurrun adituekin jasotakoak batu dituzte hemen.

Zaloa Ipiña: "Arte garaikidea eta euskara ondo konpontzen dira, baina ez da erabiltzen"
2021/07/02

Artista plastikoa da Zaloa Ipiña eta euskarak bere lanetan tokia izaten ahalegintzen da. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoan azaldu ditu bere kezkak.

Euskal kulturaren oihartzuna noraino heltzen den
2021/06/30

Zein da euskal kulturaren oihartzuna? Galdera hori egin diote zenbait soziologo, zinema-zuzendari, euskal filologo, artista plastiko edo poetari. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoan izan da.

Jon Eskisabel: "Euskal Herriko soinu-banda aldatzen ari da azken urteetan"
2021/06/25

Musika entzuteko moduaz, egungo musika motaz, oraingo eta lehengo taldeez, euskal musikaz... Musikaz aritu da Badok.eus atariko Jon Eskisabel kazetaria Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoan.

Kulturgilea lanbide moduan onartzeko ezarri beharreko irizpideak izan dituzte berbagai
2021/06/16

EKT graduondoan izan diren zenbait sortzailek, kulturgilek eta adituk kulturaren eta lanbidearen arteko harremanaz hitz egin dute. Kulturgilea langile moduan onartzeko beharrezkoak diren irizpideak azaldu dituzte.

Anjel Valdes: "Kantua izan da hizkuntzaren babesa"
2021/06/04

Elkar diskoetxean lan egin du Anjel Valdes musika ekoizleak. Egun, erretiroa hartuta du: garaiak aldatu direla dio eta gazteei utzi behar zaiela lekua. MUk antolatzen duen Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoan izan da Valdes, musikagintzaren gorabeherak hizpide hartuta.

Zazpi iritzi gizarteak kulturari ematen dion tokiaz
2021/06/02

Zein leku ematen dio gizarteak kulturari? Galdera horri erantzun diote Jon Garañok, Edurne Azkaratek, Lutxo Egiak, Rikardo Arregik, Anjel Valdesek, Gaizka Arangurenen eta Jon Eskisabelek. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoan izan da.

Telmo Esnal: "Hizkuntza soinu-bandaren parte bat da, baina baita pentsatzeko era bat ere"
2021/05/28

Zinema egiteko hautuaz, zinema euskaraz egiteko erabakiaz eta egindako lan ezberdinez egin du berba Telmo Esnal zinema-zuzendariak Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoan. Baita 'Dantza' eta 'Urtzen' proiektuez ere.

Digitalizazioak euskal kulturaren transmisioan izango duen eraginaz, solasaldia
2021/05/19

MUko EKT graduondoan digitalizazioa eta transmisioa izan dute berbagai zenbait adituk. Haizpea Abrisketa, Amaia Alvarez, Patxi Juaristi, Gaizka Aranguren, Anjel Valdes eta Edurne Azkarate jarri dira kameraren aurrean.

Rikardo Arregi: "Irakurketa mota bat gailendu da, nobelarekin zerikusia duena; baina, badira beste irakurketa mota batzuk"
2021/05/14

Rikardo Arregi poetaren solasaldiaz gozatu zuten EKT graduondoko ikasleek. Literatura irakurtzeko moduez, eta poesiak bizipenak adierazteko dituen formez jardun zuen gasteiztarrak.

0 atal ikusteko