EH Bilduko ordezkariek argi dute autobide elektriko hori ez dela beharrezkoa, beste batzuen artean kontsumo elektrikoa, azken urteetan, jaitsi egin delako.
Proiektuaren beharrezkotasun ezari gehitzen zaizkio EH Bilduren ustez ingurumenaren zein osasunaren gaineko eragin kaltegarriak. Dani Maeztuk adierazi du oraingoz ez dela proiektu horren inguruko behin betiko baimenik argitaratu, eta kaltetutako lur-jabeak helegiteak aurkeztera gonbidatu ditu.
Proiektuaren gauzatzean hainbat irregulartasun eman direla esan du Maeztuk, eta jakinarazi du EH Bilduk helegite eredu bat ipini duela interesatu guztien eskuragarri.
Hain zuzen ere Red Electrica de Españak jakinarazi du 2018an abiarazi nahi dituela eraikuntza lanak eta pare bat urteko iraupena izango dutela.