Bisitarien artean izan da debagoiendarrik, tartean Batura Mobile enpresako gerentea den Gotzon Arzelus. Berak eman zizkigun azokaren xehetasunak, besteak beste, azaldu zigun, azoka "berrikuntza mailan apur bat motelduta" ikusi dutela aurten, baina negozio mailan ezetz, horretan "oso negozio indartsua" dela oraindik ere.