ONCEko produktuak saltzeko garai baten baino gehiago mugitu behar dela dio Unzurrunzagak. Zerbait badaki horretaz, 18 urte daramatza-eta ONCE lanean. Bailara osoan ondo hartu dutela dio, baita Eskoriatzan ere. Horren adibide da bezeroek dioten estimua. Eta bezeroen estimuaz aparte, asteburuan jasotako sariak lanean jarraitzeko indarra ematen duela adierazi du saltzaile oñatiarrak. Zorionak!