Lau enpresa aurkeztu dira Epeleko konpostatze plantaren kudeaketa eta ustiapenerako

Eneko Azkarate 2017ko mar. 1a, 08:19

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak lau eskaintza jaso ditu Epeleko Konpostatze Plantaren kudeaketa eta lortutako konposta merkaturatzeko kontratu publikoaren deialdira. Atzo amaitu zen eskaintzak aurkezteko epea. 

Honako hauek dira enpresa taldeak:

  • SERKOM, Gestión y Sevicio Grupo Moyua S.L y Urbaser S.A
  • Cespa Gestión de Residuos, S.A
  • Fomento de Construcciones y Contratas, S.A y Serbitzu Elkartea, S.L
  • UTE Biomasa del Guadalquivir-Purines Almazán

Epeleko Plantak urtean 10.000 bio-hondakin tonari emango dio tratamendu, Gipuzkoan sortutako bio-hondakinaren herena inguru. 10.000 bio-hondakin tona hauen bitartez, 4.000 eta 5.000 tona konpost artean lortu dira. Gainera, 9 lanpostu sortuko ditu.

Kontratuak lau urteko epea izango du, bi urteko luzapenarekin gehienez.

Kontratuaren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 4,9 milioi eurokoa da. Tratatutako tona bakoitzaren kostua gehienez 23 eurokoa izango da.

Epeleko Plantak kalitate goreneko konposta fabrikatuko du (A kalitatea), nekazaritzan ongarri gisa erabiltzeko, lorategi publikoak ongarriztatzeko, narriatutako lurrak berritzeko, azalerak berreskuratzeko, soropila jartzeko lurra prestatzeko, eta abar.

Horrela, Bergarako plantari esker, Gipuzkoak esportatzen duen materia organikoaren kantitatea nabarmen gutxituko da, egun Funesera eta Caparrosora (Nafarroa) eta Itsasura (Iparralde) esportatzen baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak