Tokikom jardunaldiak

Goienaren 'Barruak astintzen' saritu dute

Tokiko komunikabideek egindako lanik onenak saritu dituzte. Portadarik onenaren saria jaso du Hiruka astekariaren Txonbo egin-ek; edukirik onenarena Noaua aldizkariko Udarregiren omenez gehigarriak; ikus-entzunezkorik onena, Goienaren Barruak astintzen dokumentalak; eta aipamen berezia jaso du, Baleikeren Tapa Pala bideo sortak.

Imanol Ubeda (Noaua): "Sariak ez ditugu gustuko baina ilusio handiarekin jaso dugu, eta bereziki, bazkideei eskerrak eman nahi dizkiegu Noaua babesten egon direlako. Ohore handia da Tokikomen eskuetatik saria jasotzea".

Goiatz Arana (Goiena): "Lezio hutsa izan da; buruko gaixotasuna duten lau lagunek barruak hustu zituzten naturaltasun osoz". Ikus-entzunezkoan agertzen direnez gain erraztasunak emandako guztiak eskertu ditu, eta parte-hartutako lankideak ere izan ditu gogoan.

Felix Aizpurua (Baleike): "Pozik jaso dugu saria, Baliabide gutxirekin baina mimo eta kontu handiz egin dugu saioa".

Portadarik onenaren saria jaso dute Hirukako kideek.

 

Erlazionatuak

'Udarregiren omenez', 'Noaua'-ren gehigarria, edukirik onena

Arrasate

Usurbilgo Noaua astekariak 2016ko maiatzaren 13an kaleratutako gehigarriak lortu du saria. Herriko efemeride batetik abiatuta, Noaua-ko lantaldeak ...
Ikus-entzunezkorik onena, Goienaren 'Barruak astintzen'

Arrasate

2015eko urriaren 23an Goiena telebistan emititutako dokumentala da Barruak astintzen. Arrasateko San Juan de Dios Ospitalearekin eta Arizmendi-Alme...
‘Hiruka’ astekariaren ‘Txonbo egin’, portadarik onena

Arrasate

2016ko uztailaren 7an Hiruka astekariak argitaratutako portada da saritua. Uribe-Kostan eta Bizkaian erabiltzen den bertoko esamolde batetik abiatu...
Aipamen berezia, 'Baleike'-ren 'Tapa Pala' bideo sortak

Arrasate

Zumaiako agerkariak traineru denboraldian argitaratutako bideo sorta da Tapa Pala. Hamabi bideo laburrez osatutako saioa egin du Felix Aizpurua arr...
Tokikom jardunaldiak 2016

Arrasate

Tokikom jardunaldiak utzitako irudiak.