Kilometroak 2016 Bergara

1970eko hamarkadako bi elkarte omendu dituzte Bergarako Kilometroetan

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko urr. 2a, 13:38

Alkartu Nai eta Promocion Cultural herri eragieak omendu nahi izan ditu Aranzadi ikastolak gaur, ikastetxean bertan egindako ekitaldi hunkigarrian. Eurak izan ziren, gaur egun herrian dauden zerbitzu eta ekimen askoren bultzatzaile. Jose Luis Elkoro Bergarako alkate oihak eta Regino Vallek hartu dituzte oroigarriak elkarte horien izenean.

Omenaldi ekitaldia Rosa Narbaizak zuzentzen duen ikastolako haurren abesbatzak hasi du, Emonek egindako Demasa abestiaren moldaketa batekin.

Ondoren, Alkartu Nai eta Promocion Cultural kultura eta giza elkarteak izan dira omenduak. 1970eko hamarkadan Bergaran nabarmendu ziren bi elkarte. Jose Luis Elkoro, Bergarako alkate izandakoak eta Regino Vallek jaso dituzte oroigarriak elkarte haien izenean. Horiekin batera, beste zortzi bergararrek: Jose Antonio Agirrebeñak, Juanjo Arrietak, Luis Mari Belastegik, Mariasun Calvok, Antonio Ibarrak, Inaxio Madinabeitiak, Javier Sotilek, Jesus Arregik eta Jose Mari Larrañagak.

Jose Luis Elkoro: "Garai historiko eta aberatsa bizi izan genuen"

Jose Luis Elkoro, Bergarako alkate ohiak, hartu du guztien izenean hitza eta joan direnak gogoratu ostean zera adierazi du: “1970ko hamarkadan behar guztiak asetzeko zeuden Bergaran: hezkuntza, osasuna, aisialdia, garraioak, azpiegiturak…, dena zegoen egiteko. Premia horien guztien aurrean, auto-eraketa eta auzolan ariketa ausarta egin zen Bergaran. Garai historiko eta aberatsa bizi izan genituen”.

Ainhoa Larrañagak, ekitaldiaren aurkezleak, Manolo Cainzosen, Bergarako UNEDeko irakasle ohiaren hitzak aipatu ditu: “Urte haietako herri mugimenduaren oinarriak lau zutabe nagusi izan zituen: lekuko mugimendua, mugimendu herrikoia, gizarte eraldaketarako giltzarri izan zen mugimendua, eta azkenik, hiru zutabe nagusi izan zituen mugimendu eraginkorra. Ekimen horren emaitzaren adibide ditugu: Aranzadi Ikastola, Zientzia museoa, Zaharren egoitza, Aransgi, UNEDa, anbulatorioa, pintura tailerra, zine kluba, orduan eskuratu zen Bergarako lehen anbulantzia ere…”.

Edu Muruamendiaraz dantzari bergararrak Mikel Laboaren “Martxa baten lehen notak” kantuarekin dantza bikaina eskaini du.

Arantxa Manterolari ere omenaldia

Arantxa Manterolak ere omenaldia jaso du. Izan ere, Kilometroak Kultur Elkartean arduraduna izan da azkeneko 10 urtetan eta aurten Nekane Artolak hartu du bere lekua. “Duela 10 urte Oiartzunen hasi nintzen lanean eta benetan ohore bat izan da Kilometroen alde lan egitea” adierazi du Manterolak eskerrak eman ondoren.

Erlazionatuak

Jendetza lehen ordutik hasita

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016 urr 02 Bergara

Boluntarioak, jo eta ke lanean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016 urr 02 Bergara

Geroago eta jende gehiago dabil ibilbidean

Monika Belastegi Aranzabal 2016 urr 02 Bergara

Alkartu Nai eta Promocion cultural omendu dituzte

Monika Belastegi Aranzabal 2016 urr 02 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak