Abuztuaren 5ean hasi ziren Rio de Janeiroko Joko Olinpikoak. Debagoienak ez du ordezkaririk izango kirolarien artean, baina eskualdeko berriemailerik ez da faltako Brasilen. Izan ere, Basque Team taldeak bi kazetari debagoiendar fitxatu ditu euskal kirolariei gertuko jarraipena egiteko. Uxue Otxoa kazetari arrasatearra irailaren 7tik 18ra iraungo duten Joko Paralinpikoetan arituko da lanean eta Aitor Biain oñatiarra, berriz, gaur, abuztuak 8, abiatu da Riora.