Lizarralde: "Giroan edo Tourrean etapak dituztenekin lehiatzeak balio handiagoa ematen dio lorpenari"

Zapatuan amaitu zen Burgosko Itzulia eta izen propioen artean dago Euskadi Basque Country-Murias taldeko Eneko Lizarralde. Izan ere, tarteko helmugen maillot urdina irabaztea lortu zuen. Lorpen handia, are gehiago azken hiru hilabeteetan bronkitis bategatik lehiatzerik izan ez duela jakinda.

Burgosko Itzulia ezin da hiru lasterketa handien artean kokatu, ez dauka-eta Giroko, Tourreko edo Espainiako Itzuliko mailarik. Baina ezin da ahaztu aurtengoan World Tourreko 13 talde lehiatu direla eta Alberto Contadorrek irabazi duela itzulia. Hala ere, ez da dena Contadorren Tinkoff taldean edo Danny van Poppelen Sky-n geratu. Euskal txirrindularitzak protagonismo handia izan du bost eguneko itzulian, eta euskaldunen artean izen propio aipagarriena izan da Bergarako Eneko Lizarralderena. Egindakoa barneratu berri, Bergaran egin dugu hitzordua txirrindulari gaztearekin.

Edozein sari ere, garesti

Lizarraldek nabarmendu du maillot urdina hirugarren etapan eskuratu ostean mantentzea garesti egon zela: "Uste nuen bigarren mailako sariak eskuratzeko ez zela lehia handirik egongo; harritu egin nau ikusteak nola Italiako Giroan edo Frantziako Tourrean etapak dituzten ziklistek lehia horretan ere sartu ziren. Horrek balio handiagoa ematen dio lorpenari".

Erlazionatuak

Burgosko Itzulian tarteko helmugak poltsikoratu ditu Eneko Lizarraldek

Bergara

Bergarako ziklista Eneko Lizarralde eta Julen Irizar protagonista izan dira Burgosko Itzulian. Irizarrek ihesaldietako batean sartzea lortu zuen et...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.