Burgosko Itzulian tarteko helmugak poltsikoratu ditu Eneko Lizarraldek

Xabier Urtzelai 2016ko abu. 7a, 15:59
Lizarralde, maillot urdinarekin, podiumean.

Bergarako ziklista Eneko Lizarralde eta Julen Irizar protagonista izan dira Burgosko Itzulian. Irizarrek ihesaldietako batean sartzea lortu zuen etapetako batean, eta Lizarralde tarteko helmugen irabazle moduan igo da podiumera.

Julen Irizarrek Getxoko lasterketan egin zuen profesionalekin batera debuta, Murias Basque Team taldeak emandako aukeran. Eta, aukeraz baliatuta Ampoko ziklista ohiak protagonismoa bilatu gura izan zuen, etapetako ihesaldietako batean sartuta. Lehenengo etapan izan zen, eta horri esker ziklista erasokorrenaren saria eman zioten bergararrari.

Atzo, Burgosko itzuliko azken etapa eta gero podiuma zapaldu zuena Eneko Lizarralde izan zen, hainbat egunetako borrokaren ostean tarteko helmugak irabazita. Lasterketan, World Tour mailako 13 taldek parte hartu dute.


Atzo, zapatua, 163 kilometroko etapa erabakigarria izan zen jokoan, Caleruega eta Lagunas de Neila mendatearen artean. Guztira, 7 mendate igo behar izan zituzten txirrindulariek. Sergio Pardillak (Caja Rural - RGA) irabazi zuen azken etapa eta sailkapen nagusia Alberto Contadorrentzat (Tinkoff) izan zen.

Protagonistak Irizarrekin

Taldea protagonista izan zen lehenengo egunean, Julen Irizar txirrindulari gaztea ihesaldian sartu eta etapa amaieran saiatuenaren saria jaso zuen.

Lizarraldek maillot urdina hirugarren etapan jantzi zuen, eguneko hiru esprintetan burua pasata, eta azken egunera arte mantendu du tarteko helmugen lidergoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak