Deba ibaia entzuteko erakusketa

Gure eskualdeari izena ematen dion ibaiaren soinu-mapa. Horixe da, modu labur baten azalduta, Ibar Oihar erakusketak jasotzen duena. Erakusketaren gainean gehiago jakiteko bisita gidatu txiki bat egin dugu Bergarako Laboratorium museoko teknikariarekin batera.

Egun batzuez Arrasateko Biztanleen Arreta Zerbitzuan egon ostean, atzo, abuztuak 3, heldu zen Bergarako Laboratorium museora. Bertan egongo da abuztuaren 16ra arte eta egun horretan Deba ibaiaren sorlekura eramango dute, Leintz-Gatzagara, hain justu.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.