Vasco-Navarro trenaren gaineko erakusketa inauguratu dute

Eneko Azurmendi 2016ko eka. 10a, 20:21

Erakusketaren nondik norakoak azaldu dituzte aurkezpenean. Horrez gain, trenaren historian izandako bizipenak ere gogoratu dituzte, aukera baliatuz. Era berean, iaz egindako erakusketan oinarritutako Arrasate 1945 ametsaren etorkizuna liburua ere aurkeztu zuten. Vasco-Navarro trenaren erakusketa uztailaren 8ra arte egongo da zabalik, Kulturateko klaustroan.

Xabier Bengoa Arrasate Zientzia Elkarteko presidentea, Juanjo Olaizola Azpeitiko tren museoko zuzendaria, gai honetan aditua den Javier Suso, Ana Isabel Ugalde historialaria eta Ibon Arrupe Arrasateko alkateordea izan dira aurkezpen ekitaldian.

Behin erakusketa inauguratuta, Juanjo Olaizolak bisita gidatua egin die bertaratutakoei, erakusketan dauden argazkien azalpenak eginez. Horrez gain, trenaren antzinako irudiez osaturiko bideo bat ere ikusi ahal izan dute herritarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak