Nekazaritza jardunak sustatzeko eta lehen sektorea biziberritzeko jardunaldiak Arantzazun

Debagoieneko hainbat baserritar, lehen sektorean dauden elkarteak, Udaletako ordezkariak, auzo alkateak eta beste elkartu dira gaur goizean Arantzazuko auzoetxean Deba-Garaia Debagoieneko Landa Garapen elkarteak antolatutako jardunaldietan.

Deialdia kokatzen da Landa Garapeneko planaren barruan lan ildo berriak zehazteko lanari ekin diotenean. Helburua da nekazaritza jardunak sustatu eta lehen sektorea biziberritzea.

Bide horretan identifikatutako arazoei irtenbidea bilatzea da asmoa eta gaurko ekinaldiarekin bide horri eman diote hasiera. Arazo nagusia lur falta da.