Aresko eskolak antolatutako lehen saskibaloi txapelketa izan da zapatuan Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Infantil eta kadeteetako neskek hartu dute parte bertan, eta bi kategorietan Aresko izan zen garaile. Infantilek 51-36 irabazi zioten Bergarari, eta kadeteek berriz, 39-28 garaitu zituzten Askatuak taldeko neskak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.