Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Arabako taldeek hartu zuten parte; Bergarak, Donostiako Askatuak, Durangoko Tabirako-k, Bilboko Eskolapioek, Marianistek eta Areskok. Oporrak direla-eta ez dute ligarik izan azken bi asteotan txapelketan parte hartu duten zortzi taldeek, eta hurrengo jardunaldietarako entrenamendu gisa ederto etorri zaie jokalariei.
Emakumeak eta kirola bultzatzeko asmoz antolatutako ekimenak arrakasta izan du, eta harmailak beteta izan dira egun osoan zehar. Jokalariak ere gustura izan dira txapelketan, eta maila ona erakutsi dute talde guztiek.
Emaitzak:
Infantilak:
Aresko-Tabirako Durango 49-41 (finalaurrekoa)
Aresko-Bergara 51-36 (finala)
Kadeteak:
Aresko-Eskolapioek 51-43 (finalaurrekoa)
Aresko-Askatuak 39-28 (finala)