Parte hartzaileen ehuneko laurogei inguru emakumeak izan ziren eta berrogei minutu inguruan burutu zuten ibilbidea, oinez. Eskoriatzako plazara iritsita, omenaldi ekitaldia egin zuten.
Urteetan kirolari lotuta izan diren bi emakume omendu zituzten: Aretxabaletan, Matilde Garai, eta Eskoriatzan, Garbine Uribe.
Matilde Garaik atletismoan jardun zuen urte askotan, emakume atleta asko ez zeuden garaian, eta, besteak beste, 1973an Espainiako txapeldunordea izan zen 800 metrotan.
Garbiñe Uribe eskoriatzarra, berriz, mendizaletasunean nabarmendu da bereziki