Espainiako Gorteetarako Hausteskundeak 2015

EH Bilduk "erabakia eta independentzia" aldarrikatuko ditu abenduaren 20an

Goiatz Arana Begiristain 2015ko aza. 26a, 17:35

Koalizioaren ustez, abenduaren 20an "asko" dago erabakitzeko Euskal Herrian eta baita Debagoienean ere. Espainiar estatua "krisi politiko sakon" batean murgilduta dagoela adierazi dute EH Bildutik, eta gipuzkoarrok "aukera bikaina" daukagula gure erabakiaren jabe izateko eta gure herriari erabaki ahalmena emateko. Abenduaren 6an –Konstituzioa ospatzeko egunean– independentzia aldarrikatzeko Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia ere egin diete herritarrei.

Espainiako Gorteetarako Hauteskundeetarako EH Bilduk Gipuzkoan talde ezinhobea aukeratu duela gaineratu dute eta debagoiendarrak inoiz baino ordezkatuago egongo direla, gainera, kongresurako eta senaturako zerrendetan Debagoieneko hiru lagun doazela kontuan izanik: Ander Rodriguez eta Amaia Larrañaga arrasatearrak, eta Maialen Urtzelai oñatiarra.

Abenduaren 6an, manifestazioa

Bildu independentziara lelopean egingo da manifestazioa Bilbon, 12:00etan hasita, eta EH Bildutik parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Debagoieneko herri guztietatik aterako dira autobusak eta txartelak hamar euro balioko du; langabetu, ikasle eta langile prekarioentzat, bost. 

Ondorengo taberna eta elkarteetan izango da apuntatzeko aukera:

  • Eskoriatzan: Inkernu tabernan.
  • Aretxabaletan: Urbaltzen eta Gurean.
  • Arrasaten: Jaizale, Irati eta Amaiur tabernetan.
  • Oñatin: Arrano eta Ona tabernetan.
  • Bergaran: Arranon, Txokolaterian eta Pol-Polen.
  • Elgetan: Haizean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak