ALBISTEAK

Amaia Santamaria, Udako Argazkien lehiaketako irabazlea: "Tarte bat egon nintzen argazkia lortzeko"

Xabier Sanchez 2015eko urriaren 13a

Gaur egin da Udako Argazkien XI. Goiena lehiaketako sari banaketa. Aretxabaletako Begira argazki dendan egin dute eta bertara joan da Amaia Santamaria bergararra, lehen sariaren bila.

Bartzelona izena dauka lan irabazleak, hain zuzen, han atera baitzituen argazki guztiak Santamariak. Reflex argazki kamera jaso du opari, Begira argazki dendako Ane Idigorasen eskutik. 

Goienak antolaturiko lehiaketan hamaikagarren edizioa izan da aurtengoa. Bigarren lekuan Asier Atxa aretxabaletarra geratu da eta Orioko Aisia hotelean zirkuitu termala eta bazkaria jasoko ditu. Hirugarrena Isabel Muñoz arrasatearra izan da eta bi lagunendako afaria edo bazkaria irabazi du Gure Ametsa jatetxean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak