Amaia Santamaria bergararraren 'Bartzelona', Udako Argazkien XI. Goiena lehiaketako irabazle

Jon Berezibar 2015ko urr. 9a, 00:01

Harentzat izango da Nikon D3200 reflex argazki-kamera. Bigarren saria Asier Atxa aretxabaletarraren Urkuluko ilunkara argazkiak jaso du eta hirugarrena Isabel Muñoz arrasatearraren Hegaz irudiak. Lehenak Orioko Aisia hotelean zirkuitu termala eta bazkaria jasoko du saritan eta bigarrenak bi lagunendako afaria ala bazkaria Gure Ametsan. Herritarren saria Garbiñe Alkorta aretxabaletarraren Castro Urdiales argazkiak jaso du – harentzat, Kindle liburu irakurgailua. Boto emaileen artean zozketa, Oihane Lezeta oñatiarrak irabazi du eta Karibu dendaren eskutik kafe produktuen otarra jasoko du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak