Aktak euskaraz bidaltzeagatik Carlos Urkixo Espainiko Gobernuaren ordezkariak jarritako salaketaren auzian Bergarako, Elgetako eta Aramako udalen aldeko epaia eman du gaur Donostiako Auzitegiak. Hala, Auzitegiaren epaiaren arabera, legezkoa da udalek barne dokumentuak euskaraz soilik bidaltzea Gobernu Ordezkaritzara, eta Urkixo epaiketaren gastuak bere gain hartzera ere behartzen du.
Espainiako Gobernuaren ordezkariak salaketa bera jarri zuen Antzuolako eta Oñatiko udalen kontra, baina kasu horietan oraindik ere ez dago ebazpenik.