Autobus zerbitzu berria dela-eta, batzuk gusturago beste batzuk baino

Julen Iriondo 2015ko mar. 10a, 15:43

Martxoaren 1ean hasi zen martxan Gipuzkoan Lurraldebusen autobus zerbitzu berria, baita, beraz, Debagoienean ere. Aldaketak zenbait buruhauste eta kexa eragin ditu aurreneko egunetan erabiltzaile batzuen artean, baina egoera badoa pixkanaka normalduz. Eta, noski, badira aldaketak mesede egin eta zerbitzu berriarekin oso gustura daudenak ere.

Ordutegi eta ibilbide berriak, atzerapenak... Gidariek diote erabiltzaileen hainbat kexa jaso dituztela; beste hainbat, berriz, hasieratik gustura agertu ei dira aldaketarekin. Hala jaso du Goienak ere herritarrei galdetuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak