Ana Pastor: "2019an martxan izango da 'Euskal Y'-a"

Irati Goitia 2015ko urt. 28a, 11:27

Ana Pastor, Espainiako Gobernuko Sustapen ministroa, eta Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Debagoienan izan dira Abiadura Handiko Trenaren lanak bisitatzen. Arratsaldean bilera egingo dute eta Abiadura Handiko Trenaren azpiegitura osoa 2019rako bukatzeko behin betiko plangintza zein den azalduko dio Pastorrek Oregiri.

Pastorrek adierazi du 2019an martxan izango dela Euskal Y-a. Zehaztu du ministerioak zituen zorrak behin ordainduta, errekurtsoak lan berrietara bideratzen dabiltzala orain. Eta Abiadura Handiko Trena azpiegitura "funtsezkoa eta beharrezkoa" izanik, euren konpromisoa erakusten dutela proiektura aurrekontua bideratuz. Beraz, "dirua badagoenez", arazo teknikorik ezean, AHTa 2019an martxan izango dela esan du Pastorrek.

Gaineratu urte honen amaierarako Gasteiz-Bilbo tarteko lan guztiak lizitatuta, adjudikatuta eta martxan egongo direla. "Sehileko honetan lizitatuko dira Zumelegi tartea 114 milioi eurokoa dena, Elorrio-Bergara 83 milioi eurokoa, eta Elorrio-Elorrio". Arrasate-Bergara tarteko Kobateko sektorean lanak hasita daudela ere esan du.

Hirietarako sarrerei dagokoienean, esan du dagoeneko idazten dabiltzala proiektuak. Hala, Pastorrek esan du Euskal Y-k ez duela atzera bueltarik, eta dagoeneko "errealitatea" dela. 

Oregik, bestalde, esan du eurentzako oso garrantzitsua zela bisita hau egitea eta "elkarrekin" zehaztea lanak bukatzeko plangintza. Hain zuzen, goizeko bisitaren ostean, trenaren ibilbideko lanak bukatzeko planifikazioa zehazteko bilera egin dute bi administrazioek.

Jaione Isazelaia, Bergarako alkatea, ere izan da bisitan eta Ana Pastor ministroari eskatu dio trenaren lanek sortu dituzten kalteak konpontzeko konpromisoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak