Elorregiko biribilguneko autobus geltoki berrian, bi norabidetan geratuko dira autobusak eta zerbitzu berrituarekin, aterpe handi bat ere egongo da autobusari itxaron behar diotenentzat. Lanak urte amaierarako gura dituzte bukatuta edukitzea eta bertako langileak gogor ari dira lanean.
Bost metro izango ditu geltokiak, eta bidegorriarekin lotura izango du, metro eta erdiko espaloia eta LED motako argiteria ipiniko diote. Hala, geltokiaren lanak amaitzean, inguru horretan 40 autorentzako aparkalekua ere egingo dute.
Mugi-Lurraldebus txartela
Azpiegitura aldetik bakarrik ez, zerbitzuan ere hobekuntzak izango ditu geltoki berriak. Izan ere, zutoin bat ezarriko dute Mugi-Lurraldebus txartelaz baliatuta autobus eskaerak egin eta bermatzeko.
Diputazioak 100.000 euro inguruko inbertsioa dela jakinarazi du, baina beharrezkoa dela uste dute erabiltzaileek.