Senideek espero dute Alberto Plazaola preso oñatiarra ordu gutxitan irtengo dela kartzelatik

Auzitegi Nazionalak, Europako zuzentarua bati jarraiki, ebatzi eta gero Espainian ezarritako zigorrean beste estatu batean –kasu honetan Frantzian– betetako espetxe urteak kontuan hartu behar direla, Curtiseko (A Coruña, Galizia) espetxeko zuzendaritzak Alberto Plazaola preso oñatiarraren zigorra birkarkulatu eta irizpide berria kontuan hartuta 2013ko abuztutik kalean egon behar lukeela adierazi du. Fiskalak helegiterik jarri ezean, Plazaolaren senideek uste dute litekeena dela bihar ateratzea kartzelatik. Alberto Plazaola 1990etik dago preso.

"Nik uste horrela ulertu behar dugula", zioen Gerardo Plazaolak, anaia kartzelatik ateratzear dela zabaldutako berriei buruz galdetuta. Alberto Plazaolaren abokatua uste horretan dela baieztatu du.

Une honetan Auzitegi Nazionalaren behin betiko erabakiaren zain daude. Espetxeko zuzendaritzak igorri du epaitegira, irizpide berriekin, Plazaolak iazko abuztutik kalean behar lukeela dioen agiria, eta, fiskalaren helegiterik ezean, Auzitegi Nazionalak gaur bertan behin betiko autoa plazaratu eta bihar preso oñatiarra aske egongo da "ziurrenik".

Izan ere, familiak dio ez dutela uste fiskalak helegiterik jarriko duenik: "Epaileek esan dutena esanda, Frantziako espetxe urteak ere kontuan hartu behar direla, eta espetxeko zuzendariak berrets¡ eta gero, irizpide berriekin, 2013ko abuztuan kalean behar lukeela, fiskalarentzat konprometituagoa da errekurtsoa jartzea".

1990ean atxilotu zuten Alberto Plazaola Frantzian, eta 1996ra arte bertan egon zen espetxean. Behin espainiaratuta, 2018ko abuztura arteko kartzela zigorra zuen. Parot doktrina tarteko, 2026ra arte ez zen irtetekoa, baina, hura indarrik gabe geratu eta gero, Europako zuzentaraua kontuan hartu eta familiak espero du ordu kontua izatea Plazaolaren kaleratzea.

Zenbait senide Galizian dira dagoeneko, Alberto Plazaola Curtiseko espetxetik noiz aterako. Inoiz kartzelan denbora gehien egin duen oñatiarra da Plazaola: 24 urte.

Erlazionatuak

Zigor Plazaola: "Osaba berriz ere espetxera itzultzeko aukera gertuago ikusten dugu"

Oñati

Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki du Espainian ezarritako zigorrari ez zaiola kendu behar presoek Frantzian betetako espetxe urte kopurua. Erabak...
Dagoeneko etxean da Alberto Plazaola

Oñati 1

Atzo arratsaldean utzi zuten aske Alberto Plazaola Aitto. Arratsaldean irten zen Curtiseko Teixeiro espetxetik eta gauean iritsi zen Oñatira...
Arratsalean aterako da 'Aitto' espetxetik

Oñati

Alberto Plazaola arratsaldean, 16:30ak aldera, aterako da Curtiseko (Galizia) Teixeiro espetxetik. Horrela jakinarazi digu haren senide batek, Plaz...
Alberto Plazaola ez da gaur irtengo espetxetik

Oñati

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Auzitegi Gorenean errekurtsoa jartzeko nahia adierazi du. Europako beste estatu batean betetako espetxe urteak kont...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.