Alberto Plazaola ez da gaur irtengo espetxetik

Irati Goitia 2014ko abe. 3a, 17:03

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Auzitegi Gorenean errekurtsoa jartzeko nahia adierazi du. Europako beste estatu batean betetako espetxe urteak kontuan hartu ez daitezen eskatuko du. Beraz, errekurtso hori aztertu beharko da orain. Alberto Plazaolaren egoera zein den azaltzeko, asanblada informatiboa deitu dute gaur 19:00etan, Foruen plazan.

"Gaur behintzat ez da irtengo, bihar arte itxaron beharko dugu zer gertatuko den jakiteko", adierazi du Gerardo Plazaolak, preso oñatiarraren anaiak. Gaineratu du orain "zailtasunak" azaldu direla prozesuan, izan ere, orain arte ez dela horrelako kasu batean errekurtsorik jarri Auzitegi Gorenean. Beraz, ez dute aurrekaririk zer gertatuko den jakiteko.

Frantziako espetxeetan igarotako urteak kontuan hartu behar direla, eta ondorioz, urte horiek murriztu egin behar zitzaizkiola ondorioztatu zuen Zigor-arloko Lehen Sekzioak. Auzitegi Nazionaleko fiskalak jakinarazi du, ordea, Ministerio Publikoak Auzitegi Gorenean kasaziozko errekurtsoa jarriko duela. Fiskalaren arabera, Europar Batasunean hartutako erabaki hori “ez da zuzentarau bat” eta, ondorioz, “ez dauka izaera loteslerik”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak