Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko Lehen Sekzioak martitzenean agindu zuen Frantzian egindako espetxealdia kontuan hartzeko eta delitu berarengatik Espainiako auzitegien aginduz bete beharreko kartzelaldiari kentzeko. Hala, zigorra berriz kalkulatzeko eskatu zion presoaren espetxe zuzendaritzari. Irizpide berria kontuan hartuta, 2013ko abuztutik kalean egon behar lukeela adierazi zuen.
Atzo, eguaztena, Auzitegi Nazionaleko fiskalak helegitea aurkeztu zuen, auzia Auzitegi Gorenera eramanez. Gaur, baina, aske geratu da Plazaola.