Dagoeneko etxean da Alberto Plazaola

Alberto Plazaola senide eta lagunekin. Argazkia: Natxo Santos.

Atzo arratsaldean utzi zuten aske Alberto Plazaola Aitto. Arratsaldean irten zen Curtiseko Teixeiro espetxetik eta gauean iritsi zen Oñatira. Bertan, harrera egin zioten senide eta lagunek.

Senide, lagun eta herritarrek Kale Barrian hartu zuten Aitto. Trikiti doinuekin egin zioten harrera. Ondoren, aurreskua dantzatu zioten dantzariek eta bertsolariek ere jardun zuten. Gainera, etxafuegoak bota zituzten Aittori harrera egiteko.

Oñatiko Sarek GOIENAko Komunitatean Aittori egindako harreraren inguruan idatzi du.

Erlazionatuak

Zigor Plazaola: "Osaba berriz ere espetxera itzultzeko aukera gertuago ikusten dugu"

Oñati

Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki du Espainian ezarritako zigorrari ez zaiola kendu behar presoek Frantzian betetako espetxe urte kopurua. Erabak...
Arratsalean aterako da 'Aitto' espetxetik

Oñati

Alberto Plazaola arratsaldean, 16:30ak aldera, aterako da Curtiseko (Galizia) Teixeiro espetxetik. Horrela jakinarazi digu haren senide batek, Plaz...
Alberto Plazaola ez da gaur irtengo espetxetik

Oñati

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Auzitegi Gorenean errekurtsoa jartzeko nahia adierazi du. Europako beste estatu batean betetako espetxe urteak kont...
Senideek espero dute Alberto Plazaola preso oñatiarra ordu gutxitan irtengo dela kartzelatik

Oñati

Auzitegi Nazionalak, Europako zuzentarua bati jarraiki, ebatzi eta gero Espainian ezarritako zigorrean beste estatu batean –kasu honetan Fran...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.