Zapatuan emango diote hasiera egitarauari, 3D inprimaketari buruzko hitzaldi, erakusketa eta tailerrekin. Irala kalean karpa jarriko dute eta 11:30etik 13:00etara 3D inprimaketa bidezko ekoizpen prozesu osoa bertatik bertara jarraitu ahal izango dute gerturatzen direnek. Elgoibarko Pixel Sistemas enpresak eramango ditu makinak, Bergarako MZ 3Dk, berriz, 3D eskanerra eta dagoeneko ekoiztu dituzten pieza batzuk (Gutiren buruhandiaren kopia, besteak beste), eta Migel Altuna institutuak eskala txikiagoan aritzen diren beste 3D inprimagailu batzuk jarriko ditu lanean.
Horrez gain, IKT asteak dirauen bitartean, Agorrosingo spinning saioak on-line izango dira eskuragarri, eta kirol guneko edozein bazkidek ikusi ahal izango ditu, Agorrosinen bertan pasahitza eskatuta.
Interneti ahalik eta etekin gehien ateratzeko, enpresei, merkatari zein ostalariei edota herritarrei zuzendutako ikastaroak bereiztu dituzte. Antolakuntzatik nabarmendu nahi izan dute, parte hartzea doakoa den arren, izena ematea ezinbestekoa dela, lekuak mugatuak baitira. Horretarako, 943 77 91 24 telefonora deitu, mjunamuno@bergara.net helbidera idatzi edota euskadinnova.net zein bergara.net atarietan sartu beharko dute interesa dutenek.
Hona egitarau zehatza:
Formazio eskaintza
Saio guztiak Bergarako zein Antzuolako Kzguneetan izango dira.
Enpresentzat (09:00-13:00)
Azaroak 17 (Bergara): Zaintza teknologikoa eta leihakorra eta merkatuen joerak
Azaroak 18(Bergara): Mugikortasuna, gailu mugikorrak, lainoko tresnak, telelana
Azaroak 19 (Antzuola): Nola hobetu produktibitate profesionala lainoko tresnen bitartez
Azaroak 20 (Bergara): Baliabide gutxi dituzten mikroenpresak
Azaroak 21 (Bergara): Webgunea hobetzea
Merkatari zein ostalarientzat (14:00-16:00)
Azaroak 17-21 (Bergara): Learn by doing: internet gure dendak sustatzeko tresna
Herritarrentzat (18:00-20:00)
Azaroak 17 (Bergara): Nola aprobetxatu sarea kolektiboak antolatzeko
Azaroak 18 (Bergara): Finantzatzeko modu alternatiboak, esaterako, crowdfunding
Azaroak 19 (Bergara): Nola erosi interneten eta lasai geratu
Azaroak 20 (Antzuola): Tresna hezitzaileak gure seme-alabentzat
Sentsibilizaziorako ekimenak
Azaroak 15 (Bergarako Irala kalean, 11:30-13:00): 3D inprimaketari buruzko hitzaldi informatzailea
Aste osoan zehar: Spinning saioak on-line