Eskubaloiko epaileek topaketa egin zuten atzo Oñatin

Jon Berezibar 2014ko ira. 8a, 10:58
Xabier Iñurrieta, Mikel Mantxola eta Jonathan Vaz epaileak.

Eskubaloiko taldeek denboraldi-aurreak egiten dituzten moduan, partiduetan legea aplikatzen duten epaileek ere lan saioak egiten dituzte. Atzo Oñatin elkartu ziren 90 bat epaile. Eskola kiroletik hasi eta Asobal mailara arte epaileak egon ziren Euskal Herriko Eskubaloi Federazioak antolatutako lan saioan.

Goizean goiz, korrika harrapatu genituen. Baina, zer helbururekin?: "Batez ere, norbera fisikoki nola dagoen ikusteko. Era berean, proba hauetan minimo batzuk gainditu behar dira norberak duen mailatik gora egiteko", esan zuen teknifikazio saioan parte hartu zuen Mikel Mantxola epaile oñatiarrak.
Oñatiko saioan minimoa gainditu ez zutenek beste aukera batzuk izango dituzte denboraldian zehar. "Minimoa egiten ez duenak, maila mantentzen du. Gora igo gura badu, berriro egin beharko ditu probak", esan zuen Mantxolak.
Oñatin ospatu zuten teknifikazio proba, gune estrategikoa delako. "Udalak kiroldegia eta Santa Ana uzten dizkigu eta gainera Gasteiz, Bilbo eta Donostia aldetik datozenendako erdi-bidean dago", esan zuten antolatzaileek.


Debagoieneko hiru epaile


Kanpotik joandakoekin batera, Debagoieneko hiru ordezkarik parte hartu zuten probatan: Xabier Iñurrieta eta Jontahan Vaz bergararrek eta Mikel Mantxola oñatiarrak. Eurekin batera egon ziren eskola kiroletik hasi eta Asobal mailara artekoak. Tartean, Ford Mugarriren partiduak epaitzen dituztenak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak