Langabeak ere protestan, Maiatzaren Lehenean

Irati Goitia 2014ko mai. 1a, 12:38
Langabeek deituta, Oñatin egin duten elkarretaratzea.
Herriko langabeek antolatuta, elkarretaratzea egin dute 12:00etan Oñatin, Foruen plazan. 'Gora langabeon borroka!' lelopean egin dute agerraldia eta helburua langabeen egoera ikusaraztea izan da. "Lanaren eta aberastasunaren banaketan badago beste eredu posible bat eta horixe aldarrikatu nahi dugu", adierazi du antolatzaileetako batek. Honakoa ere gaineratu du: "Elkartasunak indartsuago egiten gaitu". Horrela, indar metaketaren garrantzia azpimarratu nahi izan du. Hainbat herritar batu dira langabeek bizi duten egoera salatzeko eginiko deialdira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak