ALBISTEAK

Ordaindu plataformakoek euren ekintzak indartuko dituzte

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko otsailaren 21a
Atzo arratsaldean mobilizazioa egin zuten Arrasateko Biteri plazan eta erabaki dute aurrerantzean euren ekintzak gogortzea. Beraz, Ordaindukoek iragarri dute datorren eguenean Laboral Kutxara joango direla, eta hurrengo eguenean, berriz, Eroskira. Euren helburua da ekintza horiekin presioa egin eta irtenbidea ematea euren arazoari.

Joan zen astean Mondragon Taldeko egoitza nagusian izandako bileraren ostean, Ordaindukoek azaldu zuten esan zietela momentuz euren kontuan irtenbiderik ez dagoela. Eta horri aurre egin nahian gogortuko dituzte euren ekintzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak