Ekogune 20. saioa

Asier Alkorta 2012ko aza. 16a, 12:57
None

Carpoolingari buruzkoa izango dugu gaurko erreportajea. Autoa konpartitzeari deritzo carpooling, eta interneteko hainbat atari daude besteak beste horretarako. Atariotan jartzen dira harremanetan bidaia bera egiten duten pertsonak, euren autoan leku bat eskaintzen dutenak eta bidaia egiteko auto eta gidari bila dabiltzanak. Elkarrizketan, berriz, bioeraikuntza izango dugu hizpide. Josu jauregirekin jardungo dugu. Iraunkortasun irizpideak jarraitzen dituen eraikuntza ardatz hartuta ariko gara Euskal Herrian bioeraikuntzan aitzindari izan zen larrauldarrarekin. Eta Donostiako Aquariumean amaituko dugu saioa. Gizakia eta moluskuak izeneko erakusketa dago bertan ikusgai. Bien arteko harremana ez da noski gastronomiara mugatzen, gizakiak, askotariko zibilizazioek, zientzia, arte eta erlijio arrazoiekin erabili izan baitituzte adibidez moluskuak milaka urtean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak