EKOGUNE 21: Lur Denok egitasmoa, Publizitatearen psikologia, Urretxuko Urrelur

Asier Alkorta 2012ko aza. 22a, 11:13

None

Lur Denok egitasmoaren gainean jardungo dugu gaur erreportajean. Harreman mota berriak, beste gizarte eredu bat proposatzeko batu diren zenbait antolakunderen ekimena da. Ortu ekologikoak ari dira sortzen Euskal Herrian, bertako produktuak egitasmoa sustengatzen duten herritar bazkideen artean banatzeko gero. Ortuak egiteko erabilerarik ez zuten lurrak berreskuratzen dituzte, eta ortuotan lanpostuak sortzea ere bada asmoa.
Elkarrizketan Daniel Hermosilla EHUren psikologia fakultateko irakasle eta ikerlariarekin jardungo dugu. Publizitatearen psikologia izango dugu hizpide; Hermosillarekin aztertuko dugu publizitateak eta marketinak nola darabiltzaten irizpide psikologikoak jendeari erosketa ohiturak sortu eta hauek kontsumora bultzatzeko.
Eta Urretxuko Urrelur museoa ere bisitatuko dugu saioaren amaieran. Mineral, arroka eta fosilen bilduma ederra dago bertan ikusgai eta Arantxa Oria hezitzailearen eskutik jasoko ditugu haien guztien gaineko azalpenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak