Ekogune: Ontzigarbigailurako xaboia nola egin ikasiko dugu. Elkarrizketa Ortzi Akizu Ekobidaiariari. Plan Berdean "Badu Bada"

Asier Alkorta 2012ko abe. 14a, 13:57

None

Ontzigarbigailurako xaboia nola egin ikasiko dugu gaurko erreportajean. Gisa honetako xaboia eta gainerakoak ere ohituraz erosi egiten baditugu ere gehienetan, oso errazak dira egiten. Ura, limoiak, gatza, ozpina... eta askoz gehiago ez da behar. Elkarrizketaren tartean Ortzi Akizurekin jardungo dugu. Kutxa Ekogunearen Ekobidaiaria lehiaketaren irabazlea da Ortzi, eta hiru kontinentetan barrena iraunkortasunarekin lotutako ekimenak ezagutzeko egiten ari den bidaia hasi aurretik izan ginen berarekin. Eta Donostiako San Telmo museoan ikusgai dagoen Badu Bada, euskara mundu eleanitzean erakusketa ere bisitatuko dugu. Euskararen iraupenaren misterioa ardatz hartuta, mundu eleanitzaz eta hizkuntzen arteko bizikidetzaz hausnartu eta eztabaidatzeko gunea da erakusketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak