Ekogune: Jatorri berriztagarriko energia sortzeko instalazioak Goibieta baserrian. Som Energia kooperatiba eta Burdinaren mendia

Asier Alkorta 2012ko abe. 21a, 11:09

None

Urnietako Goibieta baserrira egingo dugu bisita gaurko erreportajean. Jose Ramon Albizu eta bere familia aitzindari izan ziren orain 18 urte baserrian jatorri berriztagarriko energia sortzeko instalazioak jartzen. Argindarra sortzeko eta ura berotzeko eguzki xaflak eta geotermia sistema dituzte Urnietako Goibietan.


Som Energiari buruz jardungo dugu elkarrizketan Jaio Manzanedorekin. Berriztagarrien erabilpena bultatzeko asmoz katalunian sortutako kooperatiba da Som energia: jatorri berriztagarriko energia merkaturatzen dute batetik eta bazkideen ekarpenarekin ekoizpenean ere ari dira urratsak egiten, azpiegiturak sortuz. Debagoienean sortu da orain ekimenari bultzada eman nahi dion taldetxoa.


Eta Zeraingo Burdinaren mendira egingo dugu bisita saioaren amaieran. Aizkorri magaleko ingurune honek meatzaritzarekin izan duen harremana ezagutuko dugu, Aizpitta adieraztegian, kiskalketa labeetan eta bertako barrubideetan barrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak