Oxirondo azoka berritzeko asmoz, duela bi urte ireki zituen ateak Elikaeneak, eta ordutik hainbat dinamika antolatu dituzte. Horietako bat da Eguaztenak Oxirondon izenekoa. Izenak iradokitzen duen moduan, eguazten arratsaldeetan baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean egoten da. Horrekin batera, ekintza bereziak antolatzen dituzte, hilean behin gutxienez.