ALBISTEAK

Gudari Egunean Nazio askapen mugimenduan urrats berriak emateko garaia dela azpimarratu dute

Imanol Beloki Unamuno

Domekan, Bergaran ospatutako Gudari Egunean Euskal Herri libre bat aldarrikatu zuten dozenaka lagunek. Irala kalean egindako ekitaldian hizlariak, txalapartariak, bertsolariak, dantzariak, musikariak eta marrazkilariak batu ziren, ekitaldia babestu zuten herritarrekin batera. Aurtengo ikasturterako hiru erronka nagusi finkatu ditu Sortuk, eta azpimarratu du indarrak estatus politikoaren auzian jarri behar direla, indar erreakzionarioak Espainiako Estatuko gobernura iritsiko balira ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak