HEMEN DEBAGOIENA

Pantxoa eta Peio Bergarako Olaso Dorrean, zuzenean eta esklusibaz

Jokin Bereziartua Lizarazu

Pantxoa eta Peiok zuzeneko oso berezia eskaini zuten atzo, irailak 9, Bergarako Olaso Dorrean, Goienakideentzat esklusiboki antolatutako ekitaldian. Goienako kazetari Amaia Txintxurretak gidatuta, elkarrizketa eta kontzertu intimoa eskaini zuten bi musikari ezagunek, Olaso Dorreko lorategira gerturatu ziren Goienakideen gozamenerako. 

Ekitaldiak ikusmin handia piztu zuen, eta hainbat izan ziren ekitaldia lorategi kanpotik jarraitu zuten herritarrak.

Ekitaldi hori guztia jaso zuen Goienak, eta egubakoitzean, irailaren 11n, emango du Goiena telebistak, 22:00etan. Goienakideek aurretik ikusi ahal izango dute, 15:00etan hain zuzen ere, Goiena.eus atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak