ALBISTEAK

Bergaran kokatutako Tximas animalien babeslekua ezagutzen

Gontzal Belategi Zubia 2026ko abuztuaren 27a

2022an sortu zuen Angel Artetxe zestoarrak Tximas animalien babeslekuaren proiektua jaioterrian. Horren kokagunea, baina, Bergarako Basalgo auzoa da azken hamar hilabeteetan eta 300 bat ditu han, gehienak baserriko abereak. 

Usoak, oiloak, ahateak, untxiak, ardiak, ahuntzak, antzarak, zaldiak, astoak, poneyak, txakurrak eta katuak daude, besteak beste, babeslekuan, "bazterretan identifikaziorik gabe" agertzen diren animaliak jasotzen dituzte asko. Animaliak zaintzeaz gain, haien gaineko kontzientziazioa piztu nahi du babeslekuko arduradunak.

Harremanetarako honako telefono zenbakira deitu daiteke: 690 99 19 75; edo sare sozialen bidez idatzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak