ALBISTEAK

Mizpirualdeko auzolandegia bisitatu dute Adrian Lopez Sarachagak eta Gorka Artolak

Ibai Irasuegi Garai 2026ko abuztuaren 7a

Eusko Jaurlaritzaren Auzolandegiak egitasmoaren bueltan, Mizpirualde egoitzako langileen, boluntarioen eta egoiliarren jarduna eta parte hartzaileek programaren inguruan duten iritzia ezagutzeko bisita egin dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzako gazteria eta emantzipazio zuzendari Adrian Lopez Sarachagak eta Bergarako Alkate Gorka Artolak.

Ekimenaren sustatzaileek proiektuaren arrakasta nabarmendu dute: "Jaso dugun erantzuna da bai gazteak eta bai nagusiak oso pozik daudela, eta haien iritziz oso interesgarriak direla elkarlanean egiten dituzten jarduerak. Gainera, gazteen partetik, adierazi digute oso onuragarria dela horrelako ekimen baten parte izatea haien esperientziarako", adierazi du Sarachagak. 

Bergarako Udalak urte asko daramatza Auzolandegiak programarekin lanean, eta horrelako ekimen bat Bergaran egin ahal izatea "eskertzekoa dela" adierazi du Artolak: "Ikusi besterik ez dago egoiliarrek zein gustura erantzuten duten. Bisita honetan nabarmen ikusten dena da egoiliarrak oso gustura daudela gazteekin, eta ekimen honen bitartez, gainera, aukera asko zabaltzen dira uda sasoian egin ezin izango litezkeen gauza batzuk egiteko". 

Bide onean

Udaletxetik eta Mizpirualde egoitzatik jasotako erantzunarekin, Auzolandegiak egitasmoak jarraipena izatea nahi dutela adierazi du Sarachagak, eta baita ere, azpimarratu du asmoa dela aurtengoa bezalako parte hartze handiarekin jarraitzea etorkizunean sortu daitezkeen beste proiektu batzuentzako.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak