Adar-erakustaldiarekin, bertsoekin eta lekuko-aldaketarekin hasi zuten eguna. Taldeka banatuta, kalejiran ibili ziren gero, herriko hiru gunetan. Elkarrekin bazkaltzeko batu ziren ondoren, eta arratsaldean, euren instrumentuak albo batera utzita jai giroan jarraitu zuten herriko Ailiritzi taldearekin, Xabi Solanorekin eta Itzal erromeriarekin. Bereziki, Aliritzi taldearen jarduna nabarmendu zuten antolatzaileek.
Adin guztietako ikasleak batu ziren Bergaran; gazteek zein helduek parte hartu zuten ekitaldian, eta bereziki nabarmena izan zen ikasle helduen presentzia handia.
Datorren urtean Oñatin
Bergarak Oñatiri pasatu dio lekukoa, eta ondorioz, hurrengo urtean Oñatin ospatuko da Debagoieneko Trikitixa Eguna. Oñatiarrak hasiak dira dagoeneko antolakuntza lanekin. Eta, zerbait berezia prestatu dute. Izan ere, Galdera horrekin lo abestia sortu dute Debagoieneko Trikitixa Egunak abesti propio bat izan dezan. Dagoeneko streaming bidez plataforma guztietan dago entzungai.