Neomak taldeak betiko estiloarekin osatutako ikuskizuna eskaini du

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko maiatzaren 24a

Neomak izan da Oxirondo plazako agertoki nagusiko talde handietako bat. Amaitu dituzte disko berriaren aurkezpen-kontzertuak eta plazaz plaza hasi dira. Lehenetarikoa izan da Bergarakoa. Bete egin zen, atzo gauean, Oxirondo.

Uda kontzertuz beteta dator Neomak taldearendako eta lehenetarikoa Bergaran izan da. Udako gau batean egin zuten atzoko emanaldia Oxirondon eta jendea gogoz zegoen taldea entzuteko.

Etxe ondoan jo zuten Neomak-ekoek, eta nabaritu zen zein. Plaza ezaguna zuten eta jarraitzaileen artean asko ziren gertukoak. 

Erlazionatuak

Neomak taldearen Bergarako emanaldia, argazkitan

Larraitz Zeberio Lekuona mai 24, 14:04 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak