Etxekoak ziren zortzi errekortadoreetatik bost: Unai Arana Xurra, Jon Maiztegi eta Anartz Almortza, bergararrak; Blas Cruz, Bergaran bizi den arrasatearra; eta Ander Martinez Txino, aretxabaletarra.
Zezen-plazan batutakoek berotuta eta abanikoak eskuetan, baina gustura jarraitu zituzten haien abilezia-ariketak. Gazteak ziren ikusle asko eta asko, eta aktiboki parte hartu zuten ikuskizunean, zezenak xaxatuz eta errekortadoreak txalotuz. Arratsalde dibertigarria igaro zuten, duda barik.