Pentekosteetako ohiturari jarraituz, Bakailao Lehiaketa egin dute gaur goizean. San Martin plazako lanak direla eta, sukaldeak Espoloian jarri dituzte aurten, eta giro bikaina nagusitu da. Julen Leturiak eta Erlantz Olabarriak, Kaskaras elkarteko kideek irabazi dute txapela, 81 punturekin. Bigarren postuan San Blas Madura elkartea geratu da, 76 punturekin; eta hirugarren postuan Alberto eta Andoni, 68 punturekin. Asun Iglesias, Aitor Etxeberria eta Celsa Fernandez epaileek osatu dute puntuazioa erabaki duen mahaia.
mai 23, 17:19 Bergara
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.