Alfonso Aragon Fofito pailazoak gidatzen duen Viva el circo eta El circo del miedo ikuskizunak izan dira asteburuan ikusgai, Bergaran, eta Rossi Show Time konpainiakoak datorren astera arte egongo dira bertan. Ikuskizunak denetarik dauka, trapezistak, magoak, malabaristak; hau da, zirkua bete-betean. Belaunaldi guztietako ikusleak bildu ziren zirkuan, garai bateko oroitzapenak gogoratzeko. Ikusle nostalgikoek, zirku zaleek eta belaunaldi berriek, Fofitoren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute asteburu honetan ere, Bergarako Matxiategiko aparkalekuan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.