'Fofito' pailazoaren 'Viva el circo' eta 'El circo del miedo' zirku ikuskizunek harrera "ona" izan dute Bergaran

Imanol Beloki Unamuno 2026ko otsailaren 22a

Alfonso Aragon Sac Fofito pailazoak gidatzen dituen Viva el circo eta El circo del miedo ikuskizunak izan dira asteburuan ikusgai, Bergarako Matxiategiko aparkalekuan jarri duten karpan. Rossi Show Time konpainiakoak datorren astera arte egongo dira bertan eta saio bakoitzetik beste hiru emankizun iragarri dituzte datorren astebururako.

Domeka eguerdian, Viva el Circo saioaren emankizunean, zenbait herritar ziren, belaunaldi bat markatu zuen pailazoa ikusteko gogoz. Saio nostalgikoa izan dela ere adierazi dute askok zirku karpatik ateratzean. Euren seme-alabek kantuak ez zekizkiten arren, ikuskizunarekin gozatu dutela azaldu dute hainbat ikuslek. Emanaldiaren ostean, Alfonso Aragon Fofito pailazoa pozik agertu da Bergarako ikus-entzuleek emandako babesarekin.

Bergarako ikus-entzuleen "harrera ona"

"Ikuskizunak oso ondo joan dira asteburuan, eta, beraz, datorren asteburuan ere hemen izango gara. Hasi ginenetik asko aldatu da zirkua: argiak, bidaiatzeko modua…, baina, Aragon familiaren ¿Como estan ustedes? esaldiak tinko jarraitzen du eta betiko kantuak dira eskatzen dizkidatenak. Saiatu naiz berriak egiten, baina, publikoak Hola Don Pepito; Susanita… kantuak nahi ditu. Bergarako emanaldietara bueltatuz, lehenengo aldia da hona gatozena, eta, pozik gaude herritarren erantzunarekin eta euren txaloekin” adierazi du Alfonso Aragon Fofito-k.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak