Bakarrizketariak zein ikusleak "pozik" umorearen oholtzan

Mirari Altube Arrese 2025eko abenduaren 22a

Bete egin zen Seminarixoa, egubakoitzean Algaraka Bakarrizketa Gauaren bigarren aldia gertutik jarraitzeko. Oraingoan bost bakarrizketari izan ziren oholtzan eta askotariko estilo eta begiradak plazaratu dituzte, beti umorea ardatz.

Aurkeztutako hamabi bakarrizketariren artetik aukeratu zituzten oholtzan izan ziren bostak. Eta horiek askotariko estiloak eta begiradak plazaratu zituzten. Egunerokotasuna, intimitatea eta gizarte-gaien inguruko hausnarketa eraman zuten oholtzara umorearen bidez, eta barreak ez ziren falta izan.

Saioa Asier Kortabarria Asier K bergararrak gidatu zuen eta Maria Blanco umorista izan zen gaueko gonbidatu berezia. Bien ekarpenei esker publikoarekin konexio zuzena sortu zen.

Jardun Euskara Elkarteak, Goiena Komunikazio Taldeak eta Bergarako Udalak antolatu dute, Errekaren eta Bedelkarren laguntzarekin.  Eta antolatzaileen esanetan bigarren edizio honek berretsi egin zuen Algaraka formatu berriak interesa piztu duela bai ikusleen artean, bai euskarazko sormenaren esparruan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak